miércoles, 24 de noviembre de 2010

crysis

http://www.youtube.com/watch?v=EHz_otW4_i4
GT5
http://www.youtube.com/watch?v=hxfNb4d3bPY

 
Bideojokoen historia
1970 arte: Lehenengo bideojokoa zein izan zenari buruz eztabaida dago. 1948 urtean misilen jaurtiketa simulatzen zuen aparailu baten patentea erregistratu zen Estatu Batuetan. 1952an hirutan hiru jokoan oinarritutako OXO bideojokoa egin zuen Cambridgeko Unibertsitateko EDSAC konputagailuan. 1958an Tennis for Two sortu zuten, ping-pong simulagailu bat, bi giza jokalariren arteko lehen bideojokoa. 1962an Spacewar! sortu zen, lehen shooter bideojokoa. 1968an telebistan oinarrituriko lehenengo bideokontsolaren prototipo erabilgarria eraiki zen: Odyssey izenekoa.


Arkade makinetako jokoak oso popularrak izan ziren 1970 eta 1980ko hamarkadaren hasieran.



Space Invaders : ezker eskubi mugitzen den kainoiaz alien inbaditzaileak akabatu behar dira. 1970eko hamarkada1970eko hamarkadan arkade makinak eta etxeko bideokontsolen lehenengo belaunaldia garatu zen. 1971an lehen arcade makina, Computer Space sortu zen 1972an Magnavox enpresak 1968tik garatutako Odyssey kontsola ekoizteari ekin zion Magnavox Odyssey izenpean. Urte hauetan Pong (arcade makina zein etxeko bideokontsoletarako) eta Space Invaders eta Asteroids (arcade makinetarako) bideojokoak sortu ziren.1980ko hamarkada: 8 bit-etako hamarkadaBideojoko-sektoreak 80ko hamarkada hazkunde nabarmenarekin hasi zuen, baina 1983 eta 1985en artean krisialdia pairatu zuen, batez ere Estatu Batuetan eta Kanadan. Gainerako herrialdeei dagokienekoan, Japonian bideokontsolek merkatua hartu zuten, batez ere 1983an merkaturatutako Nintendo-ko NES (Nintendo Entertainment System). Europan, berriz, etxe-ordenagailuak arrakastatsuagoak izan ziren, batez ere ZX Spectrum, Commodore 64 eta Amstrad CPC. Krisialdiaren ondoren, Estatu Batuetan ere Nintendo nagusitu zen. Nintendo-ren arrakastaren zati bat 1985eko Super Mario Bros. jokoari esleigarria izan zen. Bideojoko hau helburu eta amaiera izan zituen historiako lehenengoa izan zen. Hamarkada igaro heinean, etxe-sistema berriak agertu ziren. Segak bere Master System (8 bit-eko bideokontsola) eta hamarkadaren amaieran, Mega Drive (16 bit-ekoa) merkaturatu zituen. Apurka-apurka PC-ek etxe-ordenagailuak ordezkatu zituzten. Arcade munduan, 80ko hamarkada urrezko aroa izan zen, eta Japoniak ekoizle nagusia bilakatu zen. Esku-bideojokoek ikaragarri aurrera egin zuten, batez ere Nintendo-k Game Boy merkaturatu zuenetik 1989an. 1990eko hamarkada: 3D iraultzaHamarkadaren hasieran 16 bit-eko kontsolak teknika arloan aurrerapauso handia izan ziren, baita ere CD-ROM-a. 16 bit-eko kontsolen artean arrakastatsuena Super Nintendo izan zen. 3 dimentsioko inguruak PC ordenagailuetan hasi ziren, Doom bezalako bideojokoekin. Kontsoletan, 3D-ren garapen handia 32 bit-eko kontsolekin heldu zen, Sony PlayStation arrakastsuena izanez (100 miloi kontsola salduak baino gehiago) eta gero 64 bit-ekoekin, Nintendo 64 arrakastatsuena izanez. Ordenagailuetan 3D azeleragailuak agertu ziren. Kontsola eta ordenagailuak hobetzen joan heinean, arcadeak beherantz joan ziren. Esku-bideojokoek bere benetako goren unea hasi zuten. Lehiakide berriak merkaturatuak izan ziren, baina Game Boy eta bere ondorengoak (Game Boy Color, Game Boy Advance…) merkatuan nagusitu ziren. Hamarkadaren amaieran PlayStation-ek kontsolarik arrakastatsuena izaten jarraitzen zuen, Final Fantasy VII, Resident Evil, Gran Turismo eta Metal Gear Solid bezalako jokoekin. PC ordenagailuetan Quake, Unreal eta Half-life bezalako jokoak oso arrakastatsuenak izan ziren. Interneten bidezko ordenagailuen arteko konexioak jokalari askorentzako jokoei bultzakada handia eman zion. Sega Dreamcast lehen 128 bit-eko kontsola bihurtu zen 1999an.
 2000. urtetik aurreraHurrengo urteetan gainontzeko 128 bit-eko kontsolak merkaturatu zituzten: 2000n Sony PlayStation 2 eta 2001ean Nintendo Gamecube eta Microsoft Xbox, enpresa estatubatuarraren lehen agerpena kontsolen munduan. Esku-kontsolen artean, Nintendo DS eta PlayStation Portable izan dira nagusitu direnak bere irteeratik 2004an. 2005. urtearen amaieran, Microsoft-ek kontsolen belaunaldi berriari hasiera eman zion, Xbox 360 merkaturatuz. Nintendok eta Sonyk urtebete geroago beraien kontsolak merkaturatu dituzte, Wii eta PlayStation 3. Kontsoletan zein PC ordenagailuetan, Internet bidezko jokoak gero eta garrantzitsuagoak dira.

Bideojokoen mota nagusiak
Abentura-jokoak: Protagonistak zenbait pertsonaia eta gauzakirekin elkarrekinez korapiloan aurrera egin behar du.
Kirol-jokoak: Kiroletan oinarrituak.
Tiro-jokoak: Ingelesez Shooters edo Shoot’em up. Protagonistak tiroka aurrera egin behar du.
Joko hezigarriak: Helburua jokalariari ezagutzaren bat ematea da.
Estrategia-jokoak: Pertsonaia, gauzaki edo datu multzo bat baliatuz zenbait xede lortu behar dira.
Rol-jokoak: RPG ere deituak. Protagonistak paper bat antzezten du eta bere trebetasunak hobetzen ditu, inguruarekin, gauzakiekin eta beste pertsonaiekin elkarrekiten duen bitartean.
Simulazio-jokoak: Jarduera baten irudipen errealistan oinarritzen direnak.

2 comentarios: